MALKO-HORMA
Bakoitzak bere eskuak ditu, beltzak, txuriak, odoltsuak. Bakoitzak bere bidea dauka, motza, luzea, harritsua. Bakoitzak bere eskubideak ditu, zureak, nireak, gureak, guztionak. Zertarako jo? Besarkatu ordez. Zertarako oztopatu? Lagundu ordez. Zertarako kendu? Eskubide berdinak ditugula jakinda. Nire malkoak adreiluak dira, zure eskuek eragiten dute nire negarra. Orain, bidean malkoz egindako horma bat daukat, ez dit uzten pasatzen. Nik nire bizi-ibilbidea jarraitu nahi nuen, baina gizarte honek ez dit uzten! Nik nire eskuekin bizitza berria besarkatu nahi nuen, baina gizarte honek ez dit uzten! Egunero Jaungoikoari galdetzen diot “Jaio gara bizitzeko edo bizirik irauteko?” Erantzunik ez. Emakume hau haurdun dago, minez elikatzen da. Beltz hori kalean dago, diskriminazioa edaten du. Neska hura neska da, bortxaketa arnasten du. Beste hormak begiratzerakoan, zure horma propioa eraikitzen duzu, “Zer axola dio! Niri halakorik ez zait inoiz gertatuko” -diozu, ez ikusiarena egiten duzun bitartean. Ez sortu hormak, sortu bideak, sortu zubiak. Ez hautsi zure eskuak, ez hautsi zure bideak, ez hautsi zure eskubideak. Alaia Nestares Samitova
0 Comentarios
AZAFATAK PODIUM-EAN, OHITURA ALA SEXISMOA?
Gaur egun, gero eta emakume gehiago aukeratzen dute azafata izatea. Berain ametsa, hegaldi luzeetan, trenetako bidaietan eta beste ibilgailuetan lan egitea da, baina hori zoragarria dirudien arren, beste motatako azafatak daude; podium-ekoak, hau da, fisikoki erakusten dutenak diruaren truke, baina...hori sexista al da? Ikerketak diotenez, azafaten %57a lanpostu hau dute arazo ekonomikoengatik, hori dela eta, nahiago dute minigona batekin kalera ateratzea, gurasoei dirua eskatzea baino, eta aldi berean, demostratzeko beraien kabuz lortu dezaketela txanpon batzuk. Guk, emakumeok, sozietate kapitalista batean bizi arren, nahiago duguna egiteko,janzteko, esateko,... eskubideak ditugu, beraz, ze arazo dago neska batek soineko motz bat janzten badu? “Ez dago arazorik” gehienak erantzungo duzute, baina ikastetxe, udaletxe eta beste erakunde askorentzat, janzkera hauek gehiegi erakusten dute, eta hori esaten badute, egia izango da, ezta? Nik adibidez, pasa den asteburuan, podium-eko azafata hitza bilatu nuen interneten, eta ordu luze bat ordenagailuan itsatsita egon ondore, konturatu nintzen bakarrik 23 urte gutxi gorabeherako neskak agertzen zirela, altuak eta argalak. Horren ondorioz, inkesta bat egin nuen, eta emaitzak hauek izan ziren: %65 sexista dela diote, %30 ex daude ziur eta %5 uste dute hori normala dela. Aurrekoa laburbilduz, zera esan behar dut: emakumeok ez gara manikiak, nahi duguna jantzi dezakegu, bai, eta sexi sentitu gaitezke, baina horretarako, “emakume perfektuaren” ideia baztertu behar dugu, eta agian, edozein sexuko, arrazako, altuera, lodiera,...-ko azafatak jarri behar ditugu, haurrei erakusteko denok ederrak garela, eta sari bat emateko gai garela. Beraz azafatak podium-ean ez dira sexistak, guztiak jarraitzen duten itxura baizik.
DURANGOKO AZOKA Pasa den abenduak 5, 4.mailako eta beste ikastoletako ikasleak Durangoko azokara joan ginen. Bertan, hainbat liburu, disko, jostailu,... aurkitu genituen, baina gure lana, ikusteaz aparte, zen galdera batzuk egitea. 1.GALDERA: Ze egun da gaur? -MIKEL: Gaur ikasleen eguna da, hori dela eta, ikasleak dohainik etor dezakete azoka honetara. 2.GALDERA: Ze produktu erosiko da gehien azokan? -UDANE: Goazeneko diskoren bat, seguraski. -JUNE: Berri Txarrak musika taldearen diskoren bat. -HODEI: Agian Goazeneko diskoren bat. -OIER: ETAren Bukaera liburua arrakastena izango da. -ANDER: Zea Mays abeslariaren diskoren bat. Beraz, diskoak izango dira gehien salduko diren produktuak, esate baterako Goazenekoa eta beste abeslari batzuena. EZAUGARRIAK 1 TESTUA/ 2 TESTUA/ 3 TESTUA/ 4 TESTUA Hartzaileari zuzentzen zaio Bai Igorlea 3.pertsonan ari da Bai Igorlea 1.pertsonan ari da Ez Testuaren tonua subjetiboa da Bai Testuaren tonua objetiboa da Ez xedea irakurlea konbentzitzea da Bai xedea informazioa ematea da Bai argudio testua da Bai Teknologia berriek guztiz hartu dute gure gizartea. Edozein aldetara begiratuta ere, teknologiaz inguraturik gaude; eta horren guzti horren errudun gu geu gara. Ez al dugu guztiok erabateko erosotasun nahi? Are gehiago, gure jokamoldeen erruz besteei egin diezaiekegun kaltea kontuan hartzen al dugu? Ondo dago teknologia berriek eskaintzen dituzten baliabideak aprobetxatzea, baina eskuetatik joan zaigu erabat, arazo bihurtzen hasia da, eta ondorio kaltegarriak ekarriko dizkigu etorkizunean. Nire ustez, teknologia berrien kontu honekin ahozko komunikazioa galtzen ari gara. Lagunekin planen bat egin behar dugunean Whatsapp-aren bidez egiten dugu hitzordua, telefonoz deitu edota elkarrekin gaudenean hitz egin beharrean; eta hori arazo bat da, baliabide hori ez dutenek ez baitute horrelakoen nondik norakoen berririk izaten. Bestalde, mundu hobe batean bizitzeko asmoz, gizakiak beti izan du garatzeko eta gauza berriak sortzeko premia. Baina horretaz gain, gure egungo gizartean tek- nologia modernoenak edukitzea ezinbestekotzat hartzen da, eta aspaldiko aparailu zaharkituak erabiltzea, burlarako arrazoi bat izan daiteke. Horrek nolabaiteko ezinegona sortzen du pertsonengan, eta benetan egin nahi ez dituzten gauzak egitera behartuta sentitzen dira. Teknologia berriak oso tresna erabilgarriak dira, eta gure bizitza asko hobe dezakete; baina gure aldetik ez badugu esfortzu handirik egiten, handinahi horretan itoko gara. Egoera honi aurre egiteko, lehenik, daramagun bizitzaren azterketa bat egin beharko genuke. Gure izatearen garapenari garrantzia eman beharko genioke, eta ez gure ondasun materialei (mugikorra eta ordenagailua bezalako tresnei, esaterako). Gure nortasuna gure ekintzek eta izaerak osatzen dutelako, eta ez gure arroparen edo objektuen prezioak. Laburbilduz, gaur egun teknologia berriak arazo bat izan daitezke. Gutako asko ez gara horretaz konturatzen, eta ematen dizkiguten baliabideak baliatzerakoan, gainontzekoei min egin diezaiekegu, adibidez. Guztiok gara horren erantzule eta lekuko, eta gure esku dago egoera okerrera eraman beharrean aldatzen saiatzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/teknologia-berriak |
ALAIA NESTARESKAIXO! NI ALAIA NAIZ , PASAI ANTXOKOA. DENETATIK EGITEA GUSTATZEN ZAIT, GEHIEN BAT GAUZ BERRIAK PROBATZEA, BAITA MARRAZTEA. |